Zergaitik Clipso

Zergaitik Clipso

Zergaitik Clipso

Clipso Suizan garatu eta Alsazian ekoizten den material ekologiko bat da. Sabaiak eta paretak estaltzeko pentsatuta dago, hala obra berrian, nola errestaurazioan. Apaingarria eta funtzionala da aldi berean; Clipsok aukera ugari eskaintzen ditu: klasikoa, diseinua, akustikoa, bakterien uxatzailea, zikintasunaren kontrakoa, hidrofugoa...

Clipsok ekoizten dituen sabai tenkatu eta horma estaldura hauek ekologikoak dira, ez bakarrik material birziklagarriak direlako (adreilu, pladurra eta igeltsuaren ordezko ekologikoa), baita sortzen dituzten obra hondakinak oso murritzak direlako ere.

Materiala ekologikoa da, arina, muntatzeko erraza eta funtzionala. Espazioen berezitasunetara egokitzen da material hau, energia aurrezten laguntzen du eta airean zabaltzen den CO2 kantitatea nabarmen murriztuko da. Eraikuntzaren paradigma aldatu bada, Clipsok bete betean asmatu du ekoizten duen sabai tenkatuekin.

Aukeratu zuk zure unibertsoa. Zalantza gabe, paradigma berria teknologiak eta ikerkuntzak lortzen ari diren material berri eta garbiagoetan oinarrituko da.

  • Obra hondakin gutxi sortzen du.
  • Birziklagarria da.
  • Erraz muntatzen da, garbi eta arin.
  • Giro tenperaturan instalatzen da, berotzeko beharrik gabe.
  • 5 metroko zabalera eta 50 metroko luzeera hartu dezake.
  • Koloreak aukeran
  • Inprimagarria da.
  • Bakterien kontrakoa da.
  • Hidrofugoa da.
  • Hezetasunari iraunkorra.
  • Zikintasuna uxatzen du.
  • Konfort akustikoa.
  • 10 urtetako bermea du