Bloga

  • 2019-04-26

    Sabaiak instalatzea hondakinik sortu gabe. Posiblea den erronka!

    BLOG 3.jpg

    Igerileku bat eraikitzen den momentuan, barruko igerileku bat baldin bada, instalakuntza ez da bakarrik “edalontzian” gelditzen, hau da, ez da bakarrik igeri egiteko lekua instalatzen, zutik egoteko tarte bat jarri behar da eta honetaz gain, Sabaiak instalatu.

    Enpresa edo igerileku jabe gehienek, Sabaiak instalatzeko baliabide tradizionaletara jotzen dute, errekurtsorik onena izango dela uste dutelako. Errealitateak, ordea, beste gauza bat erakusten digu. Pladur izaten da gehien erabiltzen den materiala obra hauek egiteko. Pladurra erabiltzen duten instalazioak ez dira oso azkarrak eta ekintzak erabat eteten ditu denbora luze batean, hau da, instalakuntza egiteko denbora asko behar da eta obra horiek egiteko, igerilekuko aktibitatea erabat gelditu beharra dago. Hori, berrikuntzak egin behar dituzten igerilekuei kaltetzen die gehien bat, beraien egunerokotasuna eten egin behar dutelako egun edota aste luzeez.

    Honetaz gain, beste arazo batekin aurkitu gaitezke modu honetako instalakuntzak egiten baldin baditugu. Pladur obrak egiteak, hondakin ugari sortzen ditu eta honen ostean, nahiz eta dena garbi utzi, partikula batzuk airean gelditzen dira, batere osasungarriak ez direnak. Partikula horiek airean uzteaz gain, material gehiegi erabiltzen da eta materia prima gehiegi alferrik galtzen da.

    Internet bidez aurkitu ditzakegun datuei erreparatuz, konturatu gaitezke, obretan, batez beste, 2 Tona erabiltzen dela metro karratuko. Ihobe webgunean adibide argi bat aurkitu dezakegu honen inguruan. Kasu honetan etxebizitzetara zuzentzen da, baina egoera nolakoa den ulertzen laguntzen digu. Zera zion:

    “Etxebizitza baten Sabaien eraikuntzan erabiltzen den materialaren kontsumoa, etxebizitza horretan hemendik 50 urteetara kontsumituko den %33 da”. (Ihobe, 2018)

    Hori kontutan hartuta ohartzen gara, material gehiegi erabili gabe gelditzen dela eta beraz, ez dela konponbide egokia ezta sostengarria.

    Igerilekuetako Sabaiak ipintzeko Sabai Tenkatuak dira gomendagarrienak. Sabai Tenkatuak obrarik gabe instalatzen dira eta horregatik ez dute hondakinik sortzen. Honetaz gain, material gutxiago erabiltzen da instalazioak egiteko eta horri esker materia prima gutxiago kentzen diogu naturari. Beraz, esan genezake, Sabai Tenkatuak instalatzea bai dela sostengarria ingurumenarekin.

    Gainera, beste mota askotako abantailak ere eskaintzen dituzte. Esan dugun moduan instalakuntza tradizional bat egiteko, igerilekuko aktibitateak erabat eten behar dira, hau dau, guztiz geldiarazi behar dira asteetan zehar. Sabai Tenkatuak obrarik gabe eta azkar instalatzen dira. Beraz, denbora aldetik ere, asko irabazten da.

    Hala ere, beste abantaila batzuk baditu. Igerilekuetan sortzen diren hezetasun arazo larriei aurre egiten die, izan ere, Clipso material berritzaile batekin instalatzen dira eta material honek arazo horiei aurre egiteko propietate bereziak ditu. Beste alde batetik, igerilekuko tenperatura epela mantentzen du eta argitasuna ematen dio lekuari. Gainera, erabat pertsonalizagarriak dira eta bakoitzaren beharretara moldatzen dira.

    Beraz, hori guztia esanda, jakin behar dugu igerilekuetako Sabaiak instalatzeko metodorik fidagarriena, azkarrena eta eraginkorrena, Sabai Tenkatuak instalatzea dela.

     

    “Argazkia Clipso web-gunetik aterata dago”.

    Ihobetik lortutako informazioa:

    https://www.construmatica.com/construpedia/Consumo_de_Materiales._Objetivos_Ambientales_de_la_Edificaci%C3%B3n