Bloga

  • 2019-04-15

    Igerilekuetako sabaiak erraz herdoiltzen dira

    piscines-spas_4.jpg

    Igerileku askotan errepikatzen den arazo bat, sabaiak herdoiltzen direla da. Igerilekuetan sortzen den hezetasuna kloroarekin batuz, sabaietan dauden metalak usteltzen dira. Dakigun moduan kloroa korrosiboa da eta burdinentzat oso txarra. Gainera, arazo honek, sabaiak erortzea dakar, beraz, oso arriskutsua izan daiteke eta konpondu beharra dago.

    Euskal Herrian dauden igerileku askok, 30 urte baino gehiago dauzkate eta horien sabaiak herdoilduta daude, zatika erortzeko arriskuarekin. Aukerak murriztuak dira, konponbide bat aurkitu nahi baldin badugu. Igerileku gehienak, arazo horri aurre egiteko, Sabaiak erabat aldatu egiten dituzte. Horrek, Sabai zaharrak izan dituen arazoak izkutatu egiten ditu, hau da, herdoilduta dauden sabaiak botatzen dituzte eta beste sabai berri batzuk instalatu. Sabaiak era berdinean instalatzea kostua handia dakar eta gainera, hemendik urte batzuetara igerilekuak izan dituen arazoak errepikatuko dira.

    Orduan, arazo horri konponbide bat aurkitu behar diogu, fidagarria, erraza eta kostu handirik ez duena. Horretarako Sabai Tenkatuak eskaintzen ditugu. Sabai Tenkatuei esker, Sabaiak behar diren bezala mantenduko dira urteak igaro ahala. Oso azkar instalatzen dira, hezetasun arazoak ekiditeen ditu eta oso iraunkorrak dira, hau da, ez dira herdoilduko hezetasunaren eta kloroaren erruz. Honekin batera, igerilekuan tenperatura epela eta konstantea mantentzen laguntzen du.

    Gainera, erabat pertsonalizagarriak dira eta bakoitzak nahi duen erara inprimatu eta instalatu daiteke, hau da, bakoitzak nahi duen irudiarekin, marrazkiarekin edota kolorearekin instalatzen ditugu. Honetaz gain, 10 urteko bermea eskaintzen dugu, zure igerilekua ahalik eta seguruagoa eta erosoagoa izan dadin.

    Beraz, zure igerilekuaren sabaiak hezetasun edota herdoiltze arazoak baldin baditu, jarri kontaktuan gurekin, inongo konpromezurik gabe! 

    “Argazkia Clipso web-gunetik lortuta dago”.