Bloga

  • 2015-05-12

    Villa Roma Hotela ametsen erreinua

    jatetxe htl.jpg

    Hotel Villa Roma 2012. urtean eraiki zuen Zdravko Stanchev arkitektoak Nessebar (Bulgaria) herrian. Dunen ondoan eta Itsaso beltzaren hondartza batetik metro batzuetara kokatzen da.

    Neycheva Magdalena diseinatzailea izan zen gela guztien dekorazioaz arduratu zena. Barne diseinuek aire librea eta Italiako artearen arteko nahasketa bat adierazten dute. Sabaiak eta hormak CLIPSOk instalatu zituen, kalitatezko materiala, jasangarria eta irudiak inprimatzeko gaitasuna izateagatik izan zen aukeratua.

    CLIPSOk Magdalena Neycheva-ri unibertso bat sortzeko aukera ematen zion jatetxeko sabaian: Hainbat arkutan tenkatuta materiala, zuhaitzen azpian ilargi osoko gau izartsu bat irudikatzea lortu da. Ohial zeharargitsuak zerua irudikatzen du eta konstelazioak distira egiten dute. Gonbidatuek gau izartsu baten azpian afaltzen ari diren sentsazioa izaten dutelarik.

    Igerilekuko teilatuan, zeru urdina irudikatu da CLIPSO bitartez, tarteka hodei zuri batzuekin eta eguzkiak distira egiten duelarik. Igerilariek itsasoan murgilduta igeri egiten duten sentsazioa izaten dute udako egun eguzkitsu batean.

    Igerileku ondoko gela, Magdalena Neychevak espazio lasai eta berezi bilakatu nahi zuen. Koloreak konbinatuz (urdina, laranja, gorria, arrosa ...) bezeroak erlaxatzeko gunea izango baitzen.

    Bainuetxean berriz kupula eder eta handi bat dago Italiar Pizkundeko arteen gustura diseinatua. CLIPSO materialean inprimatutako margolanak zeharargiztatuta kolore eta tonalitateak samurtzen ditu.

    Azkenik, bainuetxea eta Hotela, ingurumena, natura eta artea uztartzen dituen maisulan bilakatu dira.