Sabaitek

Unibertso behera

Ate joka ari da mundu berri bat, aro berri bat. Unibertsoaren mugak ere aldatzen ari dira, zeru sabaian izar berriak agertzen eta galdera berriak sortzen.

Aro bakoitzak bere unibertso propioa garatzen du, gizartearen beharrei erantzuten dio, bizi modu eta erlazio modu berriak sortuz. XX.mendea atzean da, han geratu dira zementuzko eraikuntza karratuak, gerrak eta zaratak. Asko da XX. mendean ikasik duguna, asko jaso ditugun ondasunak, baina asko ere hondakin eta zikintasuna. Buka-ezina zen unibertsoari mugak jarri dizkio mende berriak.

Iñurritegietako aire egokitua, txorien zuhaitzetan dauden apien babesa edo erleen erlauntz ordenatuak bezala, gizakiak bere arkitektura propioa du, unibertso zabaletik babestu eta txikiagoa den unibertso propio, goxoago eta amableagoak sortuz; norberak berea, bere unibertso propioa.

Sabaitek zerbitzu hori emateko sortu da. Hirietan dauden espazio zaharrak berreskuratzeko, fabrika zaharrei erabilera berria emateko, elizen erabilera aberazteko, etxebizitzak egokitzeko, mundua unibertsoz hornitzeko.

Ona da mundu hau gure moldera egokitzea, etorkizunean ere behar bereziak izango dituzte, horregatik, gaurko unibertsoa sortzea bezain garrantzitsua da gerokoei obra hondakinik ez uztea.