Sabaitek

Eraikuntzaren paradigma berria

Energia kontsumoa jeitsi nahi badugu eta atmosferara botatzen dugun CO2‐a, ezin bestekoa da eraikuntzetan ekitea. Egungo benetako erronka ez da eraikuntza berriak jasotzea, dauden eraikuntzen efinzentzia hobetzea baizik.

Eraikuntza berriak sortzea baino, orain etxe zaharrak egokitu behar dira, CO2 emisioak murriztu eta etxeetako konforta hobetu. Fabrika zaharrekin kiroldegi edo auditorioak egin, espazioak berreskuratu, jadanik eginda dagoena geure egin.

Eraikuntza da munduan hondakin gehien sortzen duen jarduna, hiriak, errepideak, trenbideak... Zaharkitzen direnean zer? Zientziaren bitartez material berriak garatu dira, arinak, energia gutxi kontsumitzen dituztenak, obra hondakinik sortzen ez dutenak, egokiak eta eleganteak. Clipso da horietako bat, milaka urte dituen sistema hau gaurkotu dute eta gaurko gizarteak dituen beharrei konponbide bat eskaini.