Zergaitik Clipso

Ziurtagiriak

Ziurtatutako produktuak eta etiketa ekologikoarekin.

Erakunde gutxik eskaintzen dituzte ziurtatutako materialak, Clipso da horietako bat. Clipsoak legeak ezartzen dituen ziurtasun normatibarekin betetzen du, lanen eta instalazioen onespena bermatuz. Berme hauek aurrerakuntza teknikoak eta nazioarteko erakundeen ziurtagiri eta entseguek babesten dute.

  • ISO 9001
    ISO 9001 Ziurtagiria

    Clipso Productions erakundeak 2010ean jaso zuen ISO 9001 ziurtagiria etengabeko hobekuntzarekiko duen konpromezuagatik eta lan egiteko eta eskaintzen dituen zerbitzuei esker. Kalitate sistema honek ondorengo eremua betetzen du: Eraikuntzara zuzenduriko pareta eta sabaiak estaltzeko testil berritzaileen diseinu, ekoizpen eta merkaturatzea.

  • A+
    A+ bereizgarria

    2010eko abendutik, Clipso da bere sektorean A+ bereizgarria lortu duen lehenengotariko enpresa, puntuazio altuena! Bereizgarri honek lehengaien eta gai lurrinkor kutsakorren (COV) isuri eza adierazten du. A+ etiketa beharrezkoa izango da hurrengo urteetan eraikuntzan ekiteko.

  • CE
    CE Normatiba

    2007tik CE ziurtagiria beharrezkoa da leku publiko eta bizilekuentzat. Clipso guztiek CE ziurtagira dute, ondorioz Europako merkatuan libreki mugitu litezke eta ziurtasun baldintza guztiak betetzen dituzte.

  • Oeko-Tex
    Oeko-Tex Standar 100 ziurtagiria

    Munduan dagoen bereizgarri testil adierazgarriena da. Ziurtagiri honek bermatzen du, produktuak osasunarendako gaiztoak diren gaien kontrola gainditu duela. Bereizgarri hau daramaten produktuek, giza osasunarentzako hobeagotuak izateaz gain, nazioarteko erakunde ezaugarrituek burututako kontrol zorrotzak gainditu dituzte.

  • Sanitized
    Sanitized

    Sanitized testilen babeserako tratamentu bat da, mundu mailan liderra dena. Erosotasuna eta lasaitasuna bermatzeko helburuarekin, 705 AB Clipsoa Sanitized tratamenduarekin hornituta dago, horrela, mikrobioen eta honddoen aurka babeztuz eta zikingue eta lizunak ekidinez luzerako.

  • IMO
    OMI

    Ziurtagiri honek bermatzen du produktuak suarekiko, kearekiko eta toxikotasunarekiko frogak gainditu dituela. OMI ziurtagiria ontzi-merkanteetan eta arrain-untzietan soilik da beharrezkoa, ez ordea kirol-ontzietan.